Eguneroko bizimodua eta herritarren pentsamoldeak

Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondoren (476), Euskal Herriko bizimodua nekazaritza munduan murgildu zen zeharo. Euskal Herriko biztanle gehien-gehienak zuzenean lurretik bizitzen hasi ziren, autarkia ekonomikoko erregimenaren baitan.

XI. mendetik aurrera hiriak sortzen hasi ziren, eta XII. eta XIII. mendeetan sortutako hiribilduetan merkatari eta artisauak finkatu ziren. Halere, nekazaritzari lotutako munduak jaun eta jabe izaten jarraitu zuen, hiribilduetan biztanle guztien %20 bakarrik bizi baitziren.

 


 

 

 

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org