Ataria
Ongi etorri Erdi Aroa Euskal Herrian ikasmaterialera!
Erdi Aroa Euskal Herrian ikasmaterialaren bidez garai historiko honek Euskal Herrian izan zituen ezaugarriak eta nondik-norakoak aztertuko ditugu. Hemen, 1300. urte arteko euskal gizarte feudalaren berri ematen zaigu: eguneroko bizimodua, aginte-antolaketak, gizarte-aldaketak, hiribilduen sorrera, artea, kultura eta abar.
Horretarako, edukia zortzi puntutan banatu da. Atal bakoitzean, batetik, eduki teorikoak dituzu eta, bestetik, horiek garatu eta lantzeko ariketak. Horrela, unitate bakoitzak edukiak zeureganatu eta horiek gauzatzeko aukera eskaintzen dizu. Alde praktikoari dagokionez, edukiei buruz jaso duzun ezagutza neurtzeko ariketak edukiko dituzu.
Ondoren, Euskal Herriko V. eta XIII. mendeen bitarteko paisaia historikoa irudikatu eta orduko giroan murgilduko zara.
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License
Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org