Ariketak

Nekazariek egunsentitik ilunabarrera arte egiten zuten lan, baina, halere, ez zuten beti uzta ona lortzen. Golde erromatarra utzi eta golde belarriduna erabiltzen hastean nabarmen handitu zen lurrari ateratzen zitzaion etekina. Zein mendetan zabaldu zen golde horren erabilera Europan?

X.ean
XI.ean
XII.ean

Nekazarien otorduak oso antzekoak ziren egunero. Zein zen haien elikaduraren oinarria?

Txahala
Gaztainak
Ogia

Gizarteko estamentu pribilegiatuek luxuzko produktuak kontsumi zitzaketen --noski. Zergatik zituzten baliabide gehiago?

Merkataritzatik eskuratzen zituzten etekinengatik
Jenerotan kobratzen zituzten petxengatik eta uzten hamarrenengatik
Jokotik jasotako etekinengatik

Hiribilduen inguruko harresien atzean zer zegoen?

Kale mehar zoladuradunak, erdigune baten inguruan antolatuak, labirinto baten antzera
Kale zoladuradunak cardus eta decumanus izeneko bi bide nagusiren inguruan egituratuak
Kale meharrak, kantoitan banatuak, harriztatu gabeak eta ez oso txukunak

Errege-erreginen eta nobleen mahaiak alde batera utzita, sukaldeko tresneria murritza zen. Koilara zen mahai-tresna nagusia, sardexka ez baitzen oso ezaguna oraindik. Etxebizitza apalenetan zerez egindako mahai-tresnak ez zituzten erabiltzen?

Egurrezkoak
Kobrezkoak
Beirazkoak

Jaiegunak urri samarrak izaten ziren zenbaitentzat, eta halako egunetan olgetarako ekitaldiak antolatzen zituzten: dantzaldiak, entzierroak, txotxongiloak, karta-jokoak, dado-jokoak. Tabernak ere bazeuden, noski. Zein ziren orduko edari bizi arruntenak?

Ardoa eta sagardoa.
Sagardoa eta garagardoa
Ura eta ardoa

Heriotza eguneroko kontua zen garai hartan. Gogor lan egiten zuten, gaizki elikatzen ziren, sendabiderik ez zuten gaixotasunak jasaten zituzten, gerrak zeuden… Horrek guztiak laburtu egiten zuen bizi-zikloa. Zenbatekoa zen bizi-itxaropena?

40 urtekoa
30 urtekoa
50 urtekoa

Burgesen irudia hiribilduekin batera sortu zen. Merkatariak han finkatzen ziren, eta merkatuetan hainbat produktuz hornitzen ziren hiribilduetako biztanleak. Artisauek non burutzen zuten beren merkataritza-jarduera?

Ahal zuten tokian
Harresien kanpoaldean
Beren etxearen aurrealdean, han denda jartzen baitzuten

Hiribilduetako etxebizitzek ez zuten luxu handirik, eta dekorazioa urri samarra izaten zen. Etxebizitza horietan ondokoen arteko zer ez zuten?

Iturriko ura
Kaleko argia
Ukuilua

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org