Erdi Aroa Euskal Herrian
Oinarrizko kronologia
- 409 Alanoek, sueboek eta bandaloek Pirinioak Euskal Herritik zeharkatu zituzten
- 581 Leovigildoren kanpaina baskoien aurka eta Victoriacoren sorrera
- 589 Liliolok, Iruñeko gotzainak, Toledoko III. Kontzilioko aktak sinatu zituen
- 602 Baskoniako Dukerria sortu zuten, Hego Euskal Herriko herrialdeak bilduz
- 621 Suintilaren kanpaina baskoien aurka eta Erriberriren sorrera
- 635 Dagobertoren kanpaina hegoaldeko euskaldunen aurka
- 653 Froyaren Matxinada Txindasvintoren aurka euskaldunen laguntzarekin
- 711 Rodrigoren kanpaina baskoien aurka eta musulmanen inbasioa Iberiar penintsulan
- 714 Musulmanak Ebro bailaran ibili ziren eta Kasio kondea islamismora bihurtu zen, Banu Qasi izena hartuz
- 778 Karlomagnoren porrota Orreagan
- 781 Luis, Karlomagnoren semea, Akitaniako (Hego Euskal Herriko lurraldeak ere hartzen zituen barne) errege izendatu zuten. Paderbomeko gortean euskaldunen erara jantzita agertu zen.
- 782 Abd ar-Rahman I.aren kanpaina baskoien aurka
- 806 Frankoen agintaldia hasi zen Iruñerrin. Ordura arte belaskotarren esku egona zen.
- 816 Eneko Aritzak Iruñerria bereganatu zuen behin betiko
- 841 Muza ben Muza eta bere senide Eneko Aritza Kordobako emirraren aurka matxinatu ziren
- 848 Kordobako San Eulogio gotzaina Iruñean izan zen
- 851 Eneko Aritza hil zen urtea
- 905 Antso I.a Gartzez Iruñeko errege izendatu zuten
- 922 Antso I.a Gartzezek Naiara eta Kalagorri menderatu zituen, Leongo Ordoño II.a erregearen laguntzarekin
- 976 Vigilaren edo Albeldako kodexa
- 1004 Antso III.a Gartzez Nagusia Iruñeko errege izendatu zuten
- 1006 Paskual II.a aita santuak Baionako elizbarrutiaren mugak finkatu zituen
- c. 1025 Gipuzkoari buruzko lehen aipamena agiri batean
- 1025 Donemiliaga Kukullako agiria
- 1040 Iñigo Lopez Harokoaren bidez, harotarren dinastiaren agintaldia hasi zen Bizkaiko Jaurerrian
- 1052 Naiarako Santa Maria monasterioa, Iruñeko errege-erreginak ehorzteko lekua, sortu zuten
- 1054 Gartzea III.a Santxez Naiarakoa Atapuercako guduan hil zen eta euskal lurraldeak Gaztelaren mende gelditu ziren
- 1063 Jakak frankoen lehen forua eskuratu zuen
- 1076 Erregea hil zuten Peñalenen eta Iruñeko Erresuma Aragoiren eta Gaztelaren artean banatuta gelditu zen
- 1076 Antso Ramirez aita santuaren mendeko bihurtu eta gregoriar erreforma hasi zen Nafarroan eta Aragoin
- 1090 Lizarrak Jakako forua eskuratu zuen Antso Ramirezen eskutik
- 1119 Alfontso I.a Borrokalariak Tutera konkistatu zuen
- 1122 Garesek Lizarrako forua eskuratu zuen Alfontso I.a Borrokalariaren eskutik
- 1124 Enekoez Gebarakoa, Ladron kondea, Bizkaiko Jaurerriko buru izendatu zuten Diego I.a Lopez Harokoaren ordez, hark Alfontso I.a Borrokalariarekin izandako liskarraren ondoren
- 1129 Iruñeko San Zernin auzoa frankoekin jendeztatu zuten Jakako foruari esker
- 1134 Gartzea IV.a Ramirez Berrezarleak Iruñeko Erresuma burujabea berrezarri zuen
- 1140 Aymeric Picaudek Kalistotar kodexa edo Liber Sancti Jacobi aurkeztu zion Konpostelako artzapezpikuari
- 1140 Gaztelako Alfontso VII.ak Gesaltza Añana sortu zuen, Arabako lehen hiriburua
- 1143 ggb. Donemiliaga Kukullako boto faltsuak
- 1147 Gartzea IV.a Ramirez Berrezarleak Lizarrako forua eman zion Erriberriri
- 1152 Akitaniako Leonor Ingalaterrako Henrike II.arekin ezkondu zen, eta Hego Euskal Herria feudo ingelesaren mende gelditu zen horrela.
- 1154 Antso VI.a Jakitunak Iruñean judu-komunitatea finkatzeko baimena eman zuen
- 1164 Antso VI.a Jakitunak Logroñoko forua eman zion Biasteriri
- 1177 Rikardo I.a Lehoi-bihotzak Lapurdi menderatu eta hango azken bizkondea, Gilen Raimundo, kargutik kendu zuen
- 1180 Antso VI.a Jakitunak Lizarrako forua eman zion Donostiari
- 1180 Iruñeko San Zernin auzoko burges frankoek han bizitzeko eskubidea ukatu zieten nafarrei
- 1180 Diego II.a Lopez Harokoak Bizkaiko Jaurerria bere dinastiarentzat berreskuratu zuen
- 1181 Antso VI.a Jakitunak Logroñoko forua eman zion Gasteizi
- 1182 Bernedok eta Antoñanak Biasteriko forua eskuratu zuten Antso VI.a Jakitunaren eskutik
- 1190 Rikardo I.a Lehoi-bihotzak Gaizkileen Gutuna eman zuen. Gutun haren arabera, Baionako hiria eta Lapurdi banatuta gelditu ziren.
- 1191 Rikardo I.a Lehoi-bihotzaren eta Antso VI.a Jakitunaren alaba Berengelaren arteko ezkon-ituna
- 1194 Garazi eta Amikuzeko lurraldeen gaineko nagusitasuna eskuratu zuen Nafarroak
- 1196 Labrazak Biasteriko forua eskuratu zuen Antso VII.a Azkarraren eskutik
- 1199 Bizkaiko Jaurerriko lehen hiribildua sortu zuten: Balmaseda
- 1200 Araba, Durangaldea eta Gipuzkoa Gaztelako koroaren mende gelditu ziren
- 1209 Mutrikuk eta Getariak Lizarrako forua eskuratu zuten Donostiakoaren bidez
- 1212 Durangaldea Bizkaiko Jaurerriaren barruan gelditu zen
- 1213 Baionako Societas navium elkartea sortu zuten
- 1214 Gasteizko frantziskotarren monasterioa sortu zuten. Kondairak dioenez, San Frantzisko Xabierkoak berak sortu zuen
- 1215 Joan Lurgabeak foru berria eman zion Baionari
- 1219 Vianak Biasteriko forua eskuratu zuen Antso VII.a Azkarraren eskutik
- 1234 Antso VII.a Azkarra hil egin zen hurbileko oinordekorik utzi gabe. Champagneko dinastiaren agintaldia hasi zen Nafarroan
- 1236 Cisterko Ordena Euskal Herrian finkatu zen Leireko monasterioaren bidez
- 1236 Bizkaiko Jaurerriko itsasertzeko lehen hiribildua sortu zuten: Bermeo
- 1238 Erresumako ohiturazko foruak edo Nafarroako Antzinako Forua idatziz jasotzeko batzordea eratu zuten. Foru horiek Nafarroako Foru Nagusiaren oinarritzat hartu ziren.
- 1240 Tibalt I.a Trobalaria Lurralde Santuko gurutzadatik itzuli zen
- 1256 Judu-komunitatea finkatu zen Gasteizen
- 1258 Arriagako Kofradiari buruzko lehen aipamen idatzia
- 1259 Goi-mailako ikastetxea ireki zuten Tuteran, Tibalt II.aren ekimenari jarraiki
- 1260 Arrasatek Logroñoko forua eskuratu zuen Alfontso X.a Jakitunaren eskutik
- 1266 Nafarroa eta Ingalaterra gerran hasi ziren elkarren aurka, Bigorrako Konderriaren jabetza zela eta
- 1268 Alfontso X.a Jakitunak Logroñoko forua eman zion Bergarari
- 1270 Tibalt II.a gurutzadetara joan zen Tunisiara eta itzulitakoan hil egin zen
- 1275 Frantziaren babespeko erregimena hasi zen Nafarroan, kapetatarren dinastiarekin
- 1276 Nafarreriako gerra piztu zen
- 1284 Nafarroako Joana I.a, gero Frantziako errege izan zen Filipe IV.a Ederrarekin ezkondu zen
- 1285 Filipe IV.a Ederrak Frantzia eta Nafarroako erregetzak bereganatu zituen. Nafarroakoa Frantziako kapetatarren dinastiaren mende gelditu zen.
- 1289 Zistertarrek goi-mailako ikastetxea ireki zuten Lizarran
- 1296 Paduretako ermandadea edo Gaztelako Marinako ermandadea sortu zuten
- 1297 Zuberoako Auger III.a bizkondeak bere jabetzak behin betiko galdu zituen eta ingelesen esku geratu ziren
Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License
Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org