Kaleak

 

Kaleak mehar-meharrak ziren, lau metro baino estuagoak eta harriztatu gabeak. Animaliak lotu gabe ibiltzen ziren kale horietan, etxean jateko edukitzen ziren txerriak bereziki, eta, hondakin guztiak, eginkariak eta txiza ere, leihotik behera botatzen zituzten, ingurukoak ohartu ondoren, noski. Harakinek ere kalean botatzen zituzten hildako abelburuen hondakinak, eta txakurrek eta arratoiek jaten zituzten. Kaleak, beraz, oso arriskutsuak ziren osasunarentzat, epidemiak (izurria, adibidez) zabaltzeko leku ezin hobea baitziren.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org