Ariketak



Makulu edo pordoia: Erromesei oinez egin beharreko ibilaldi luzeetan laguntzeko eta bidean agertzen diren piztiak uxatzeko erabiltzen zen. Erromesa bera baino altuagoa izaten zen.

Egia Gezurra


Mitra: Bonete jaso eta koniko horrek bi zerrenda zituen atzealdean zintzilik eta gotzainek erabiltzen zuten.

Egia Gezurra


Tora: Tora eskritura juduen arteko sakratuena zen. Bere santutasuna zela-eta betiko moduan jasotzen zen, hau da, biribilki batean.

Egia Gezurra


Menora: Zazpi besoko argimutil hori judaismoaren sinbolorik zaharrenetakoa da.

Egia Gezurra


Katanarru edo zorroa: Larruzko zorro txiki horretan ibiltzeko baimenak, limosnak, etab. eramaten zituzten.

Egia Gezurra


Maskor edo txirla: Jaioterrira itzultzean eramaten zen, erromesa Santiagoraino iritsi zela erakusteko.

Egia Gezurra


Erromes batek Garestik pasa nahi izanez gero, Frantses bidea aukeratu beharko luke?

Egia Gezurra


Monasterioak ikasteko eta kultura zabaltzeko garrantzi handiko guneak bihurtu ziren

Egia Gezurra

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org