Nekazariak

Nekazariek ere ez zuten talde homogeneorik osatzen.

Horrela, hiru talde bereizten ziren. nekazari askeak zeuden, batetik. Haiek ez zuten inorekiko mendetasunik eta beren lurren jabeak ziren.

Bestetik, baserritar edo laborariak zeuden, hau da, besteren lurrak lantzen zituztenak. Azkenik, nekazari-morroiak ditugu. Nekazari haiek beren jaunari lotuta zeuden eta lurrekin batera saltzen zituzten. Antzinako jopuen antzekoak ziren, nolabait ere.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org