Ariketak

Non zeuden gari-sailik onenak?

Araban, zereal-hazkuntzak garrantzi handia izan baitzuen han.
Bizkaian, ogitartekoak jateko ohitura handia baitzuten.
Zuberoan, ogiari “baguette” esaten baitiote.

Nongo lurrak zeuden abelburuz beteak?

Nafarroan, ezagunak baitziren hango behi handiak.
Zuberoan, hango belaze ederrak ezin hobeak baitziren abelburuak bazkatzeko.
Gasteizen, hango biztanle guztiak belarjaleak omen ziren eta.

Araban garrantzi handia izan zuen burdingintzak, baina, XIII. mendetik aurrera Gipuzkoak eta Bizkaiak hartu zuten haren lekukoa. Egia al da?

Gezurra da, Arabak ez zuen inoiz burdina ustiatzeko asmo handirik izan.
Egia da, Araban burdina lantzen zuten, baina ondoren Errioxak hartu zuen haren lekukoa.
Egia da, eta burdingintzak gaur egunera arte iraun du.

Nondik lortzen zuten ardo hoberena?

Nafarroatik, ia denetik baitzegoen bertan.
Gipuzkoako itsasertzeko mahasti handietatik.
Durangaldeko baratzeetatik.

Nondik ekartzen zituzten XIII. mendetik aurrera salgai gehienak?

Salgaiak Ameriketatik ekartzen zituzten.
Salgai asko Europa iparraldetik iristen ziren Gipuzkoa eta Bizkaia merkataritza-portuetara.
Ez batetik ez bestetik. Mende horietan ez zegoen bitxirik, zetarik edo antzekorik.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org