Ariketak

Zein da Nafarroako eta Bizkaiko lurralde-foruen jatorria?

Ohiturazko arauak.
Frantziako legeak.
Bisigodoen zuzenbide zibila.

Hiri-gutunak (frankoen foruak edo udal-foruak ere esaten zaienak) zer ziren?

Herri batzuek besteei idazten zizkieten gutunak.
Karta-joko bat.
Hiribilduak sortzeko erabiltzen ziren legezko tresnak.

XI. mende amaieraz geroztik hiribildu ugari sortu ziren. Zer-nolako arrazoiengatik?

Ekonomikoak.
Militarrak.
Biak.

Zein zen ekialdetik mendebalderako merkataritza-bidea?

Bizkaiko itsasoaren ertzeko herriak eta barrualdea lotzen zituen bidea.
Donejakue Bideari jarraitzen zion bidea.
Bide erromatarra.

Donostia itsas merkataritzari lotutako hiribildua izan zen, eta 1180an sortu zuten. Nork?

Antso VI.a Jakituna erregeak.
Joan Núñez de Lara, Bizkaiko errege ezkontideak.
Amezketako Sebastiano kondeak.

Bizkaiko Jaurerria hiritartzeko prozesua:

Euskal Herriko gainerako lurraldeen berdina izan zen.
Bizkorragoa izan zen.
Askoz motelagoa izan zen.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org