Ariketak

Zein ziren Iberiar penintsula menderatu zuten germaniarrak?

Burgundiarrak
Bisigodoak
Frankoak

Baskoiek eta bisigodoek oso harreman ona izan zutela diogunean, zer da?

Egia
Gezurra

Franko karolingioek eta musulmanek Iruñerria kontrolatu nahi zuten. Zergatik?

Ingurune hartan oso eguraldi ona egiten zuelako beti.
Han Galian sartzeko bide bat zegoelako.
Bertako nekazaritza oso oparoa zelako.

Nafarroan, noble baskoiek bi bando osatu zituzten: belaskotarrena eta iñigotarrena. Zeinen aldekoa zen bakoitza?

Belaskotarrak asturiarren aldekoak / iñigotarrak bisigodoen aldekoak
Belaskotarrak karolingioen aldekoak / iñigotarrak musulmanen aldekoak
Belaskotarrak baskoien aldekoak / iñigotarrak bandaloen aldekoak

Euskal Herri kontinentala erresuma frankoaren barruan gelditu zen. Zergatik?

Bisigodoek ez zutelako paisaia atsegin.
Baskoniako Dukerria sortu zutelako merovingioen mende.
Bisigodoak menderatu eta Hispaniatik bota zituztelako.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org