Nekazaritza-lanak

 

Erdi Aroko sistema hirutarrean, nekazariak, esan bezala, askeak zein jaun baten mendekoak (jopuak, nekazari-morroiak…) izan zitezkeen, eta beren burua elikatzeko edo gizarteko gainerako kideak, hau da, nobleak eta apaizak, elikatzeko lantzen zuten lurra. Mendeko nekazariek lursail bat jasotzen zuten jaunarengandik, eta petxa izeneko errenta ordaindu behar zioten trukean. Horrez gain, jaunak zuzenean zituen lurrak ere landu behar zituzten, era guztietako lanak eginez. Nekazari guztiek, bai askeek bai mendekoek, uztaren hamarrena eman behar izaten zioten elizari: gurtzaren, apaizen eta elizen fabrikaren sostengurako.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org