Lanabesak

 

Erabiltzen zituzten lanabesak oinarri-oinarrizkoak ziren, eta gizakiek edo animaliek tiratzen zuten golde erromatarrean (egurrezko muturra zuena) oinarritzen ziren. Ezin zituzten oso ildo sakonak egin eta, ondorioz, uztak urri samarrak izaten ziren; gainera, eguraldia txarra egiten bazuen, uzta galdu egin zitekeen, eta horrek arriskuan jartzen zuen orduko biztanleen biziraupena. XI. mendean, ordea, aldatu egin zen egoera eta golde belarriduna (golde-muturraren albo banatan belarri antzeko orri bat zuena) erabiltzen hasi ziren. Golde horrekin ildo sakonagoak egin eta lurra iraul (egurastu) zitekeen. Horrek hazi bakoitzeko etekina handitzea ekarri zuen, eta uztak hobetu ez ezik, soberakinak ere sortu ziren. Trukea ugaritzeko eta lanaren banaketa egiteko aukera eman zuen horrek.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org