Lanaldia

 

Kanpai-hotsek markatzen zuten eguneroko bizitzaren erritmoa: egunsentia iragartzen zuten aurrena, angelusaren ordua eguerdian eta etxeratzeko garaia ilunabarrean. Asteko atsedenaldia larunbat ilunabarrean hasi eta igandean amaitzen zen, bezperen ondoren. Liturgia-egutegiko jaiegunetan meza-elizkizuna egoten zen goizean eta olgetarako hainbat ekitaldi ondoren, hala nola dantzaldiak, entzierroak edo jokoak. Joko horien artean karta-jokoak, xakea edo dado-jokoa zeuden, besteak beste. Erregeak joko-etxe bat (tafureria) zuen Tuteran, eta dirutza handia jasotzen zuen handik. Beste herri batzuetan, ordea, debekatuta zeuden halakoak, morala eta ordena publikoa kaltetzen zutelako.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org