Oinarrizko kronologia

  • 409 Alanoek, sueboek eta bandaloek Pirinioak Euskal Herritik zeharkatu zituzten
  • 581 Leovigildoren kanpaina baskoien aurka eta Victoriacoren sorrera
  • 589 Liliolok, Iruñeko gotzainak, Toledoko III. Kontzilioko aktak sinatu zituen
  • 602 Baskoniako Dukerria sortu zuten, Hego Euskal Herriko herrialdeak bilduz
  • 621 Suintilaren kanpaina baskoien aurka eta Erriberriren sorrera
  • 635 Dagobertoren kanpaina hegoaldeko euskaldunen aurka
  • 653 Froyaren Matxinada Txindasvintoren aurka euskaldunen laguntzarekin
  • 711 Rodrigoren kanpaina baskoien aurka eta musulmanen inbasioa Iberiar penintsulan
  • 714 Musulmanak Ebro bailaran ibili ziren eta Kasio kondea islamismora bihurtu zen, Banu Qasi izena hartuz
  • 778 Karlomagnoren porrota Orreagan
  • 781 Luis, Karlomagnoren semea, Akitaniako (Hego Euskal Herriko lurraldeak ere hartzen zituen barne) errege izendatu zuten. Paderbomeko gortean euskaldunen erara jantzita agertu zen.
  • 782 Abd ar-Rahman I.aren kanpaina baskoien aurka
  • 806 Frankoen agintaldia hasi zen Iruñerrin. Ordura arte belaskotarren esku egona zen.
  • 816 Eneko Aritzak Iruñerria bereganatu zuen behin betiko
  • 841 Muza ben Muza eta bere senide Eneko Aritza Kordobako emirraren aurka matxinatu ziren
  • 848 Kordobako San Eulogio gotzaina Iruñean izan zen
  • 851 Eneko Aritza hil zen urtea
  • 905 Antso I.a Gartzez Iruñeko errege izendatu zuten
  • 922 Antso I.a Gartzezek Naiara eta Kalagorri menderatu zituen, Leongo Ordoño II.a erregearen laguntzarekin
  • 976 Vigilaren edo Albeldako kodexa
  • 1004 Antso III.a Gartzez Nagusia Iruñeko errege izendatu zuten
  • 1006 Paskual II.a aita santuak Baionako elizbarrutiaren mugak finkatu zituen
  • c. 1025 Gipuzkoari buruzko lehen aipamena agiri batean
  • 1025 Donemiliaga Kukullako agiria
  • 1040 Iñigo Lopez Harokoaren bidez, harotarren dinastiaren agintaldia hasi zen Bizkaiko Jaurerrian
  • 1052 Naiarako Santa Maria monasterioa, Iruñeko errege-erreginak ehorzteko lekua, sortu zuten
  • 1054 Gartzea III.a Santxez Naiarakoa Atapuercako guduan hil zen eta euskal lurraldeak Gaztelaren mende gelditu ziren
  • 1063 Jakak frankoen lehen forua eskuratu zuen
  • 1076 Erregea hil zuten Peñalenen eta Iruñeko Erresuma Aragoiren eta Gaztelaren artean banatuta gelditu zen
  • 1076 Antso Ramirez aita santuaren mendeko bihurtu eta gregoriar erreforma hasi zen Nafarroan eta Aragoin
  • 1090 Lizarrak Jakako forua eskuratu zuen Antso Ramirezen eskutik
  • 1119 Alfontso I.a Borrokalariak Tutera konkistatu zuen
  • 1122 Garesek Lizarrako forua eskuratu zuen Alfontso I.a Borrokalariaren eskutik
  • 1124 Enekoez Gebarakoa, Ladron kondea, Bizkaiko Jaurerriko buru izendatu zuten Diego I.a Lopez Harokoaren ordez, hark Alfontso I.a Borrokalariarekin izandako liskarraren ondoren
  • 1129 Iruñeko San Zernin auzoa frankoekin jendeztatu zuten Jakako foruari esker
  • 1134 Gartzea IV.a Ramirez Berrezarleak Iruñeko Erresuma burujabea berrezarri zuen
  • 1140 Aymeric Picaudek Kalistotar kodexa edo Liber Sancti Jacobi aurkeztu zion Konpostelako artzapezpikuari
  • 1140 Gaztelako Alfontso VII.ak Gesaltza Añana sortu zuen, Arabako lehen hiriburua
  • 1143 ggb. Donemiliaga Kukullako boto faltsuak
  • 1147 Gartzea IV.a Ramirez Berrezarleak Lizarrako forua eman zion Erriberriri
  • 1152 Akitaniako Leonor Ingalaterrako Henrike II.arekin ezkondu zen, eta Hego Euskal Herria feudo ingelesaren mende gelditu zen horrela.
  • 1154 Antso VI.a Jakitunak Iruñean judu-komunitatea finkatzeko baimena eman zuen
  • 1164 Antso VI.a Jakitunak Logroñoko forua eman zion Biasteriri
  • 1177 Rikardo I.a Lehoi-bihotzak Lapurdi menderatu eta hango azken bizkondea, Gilen Raimundo, kargutik kendu zuen
  • 1180 Antso VI.a Jakitunak Lizarrako forua eman zion Donostiari
  • 1180 Iruñeko San Zernin auzoko burges frankoek han bizitzeko eskubidea ukatu zieten nafarrei
  • 1180 Diego II.a Lopez Harokoak Bizkaiko Jaurerria bere dinastiarentzat berreskuratu zuen
  • 1181 Antso VI.a Jakitunak Logroñoko forua eman zion Gasteizi
  • 1182 Bernedok eta Antoñanak Biasteriko forua eskuratu zuten Antso VI.a Jakitunaren eskutik
  • 1190 Rikardo I.a Lehoi-bihotzak Gaizkileen Gutuna eman zuen. Gutun haren arabera, Baionako hiria eta Lapurdi banatuta gelditu ziren.
  • 1191 Rikardo I.a Lehoi-bihotzaren eta Antso VI.a Jakitunaren alaba Berengelaren arteko ezkon-ituna
  • 1194 Garazi eta Amikuzeko lurraldeen gaineko nagusitasuna eskuratu zuen Nafarroak
  • 1196 Labrazak Biasteriko forua eskuratu zuen Antso VII.a Azkarraren eskutik
  • 1199 Bizkaiko Jaurerriko lehen hiribildua sortu zuten: Balmaseda
  • 1200 Araba, Durangaldea eta Gipuzkoa Gaztelako koroaren mende gelditu ziren
  • 1209 Mutrikuk eta Getariak Lizarrako forua eskuratu zuten Donostiakoaren bidez
  • 1212 Durangaldea Bizkaiko Jaurerriaren barruan gelditu zen
  • 1213 Baionako Societas navium elkartea sortu zuten
  • 1214 Gasteizko frantziskotarren monasterioa sortu zuten. Kondairak dioenez, San Frantzisko Xabierkoak berak sortu zuen
  • 1215 Joan Lurgabeak foru berria eman zion Baionari
  • 1219 Vianak Biasteriko forua eskuratu zuen Antso VII.a Azkarraren eskutik
  • 1234 Antso VII.a Azkarra hil egin zen hurbileko oinordekorik utzi gabe. Champagneko dinastiaren agintaldia hasi zen Nafarroan
  • 1236 Cisterko Ordena Euskal Herrian finkatu zen Leireko monasterioaren bidez
  • 1236 Bizkaiko Jaurerriko itsasertzeko lehen hiribildua sortu zuten: Bermeo
  • 1238 Erresumako ohiturazko foruak edo Nafarroako Antzinako Forua idatziz jasotzeko batzordea eratu zuten. Foru horiek Nafarroako Foru Nagusiaren oinarritzat hartu ziren.
  • 1240 Tibalt I.a Trobalaria Lurralde Santuko gurutzadatik itzuli zen
  • 1256 Judu-komunitatea finkatu zen Gasteizen
  • 1258 Arriagako Kofradiari buruzko lehen aipamen idatzia
  • 1259 Goi-mailako ikastetxea ireki zuten Tuteran, Tibalt II.aren ekimenari jarraiki
  • 1260 Arrasatek Logroñoko forua eskuratu zuen Alfontso X.a Jakitunaren eskutik
  • 1266 Nafarroa eta Ingalaterra gerran hasi ziren elkarren aurka, Bigorrako Konderriaren jabetza zela eta
  • 1268 Alfontso X.a Jakitunak Logroñoko forua eman zion Bergarari
  • 1270 Tibalt II.a gurutzadetara joan zen Tunisiara eta itzulitakoan hil egin zen
  • 1275 Frantziaren babespeko erregimena hasi zen Nafarroan, kapetatarren dinastiarekin
  • 1276 Nafarreriako gerra piztu zen
  • 1284 Nafarroako Joana I.a, gero Frantziako errege izan zen Filipe IV.a Ederrarekin ezkondu zen
  • 1285 Filipe IV.a Ederrak Frantzia eta Nafarroako erregetzak bereganatu zituen. Nafarroakoa Frantziako kapetatarren dinastiaren mende gelditu zen.
  • 1289 Zistertarrek goi-mailako ikastetxea ireki zuten Lizarran
  • 1296 Paduretako ermandadea edo Gaztelako Marinako ermandadea sortu zuten
  • 1297 Zuberoako Auger III.a bizkondeak bere jabetzak behin betiko galdu zituen eta ingelesen esku geratu ziren

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org