Leku-denborazko koordenatuak

Aztergai dugun espazioa Antzinaroko Euskal Herriari dagokiona da (gaur egungo Euskal Herriarekin bat dator gutxi gorabehera), eta aro klasikoko eta antzinate-amaierako autoreek gai horretaz esandakoak hartu ditugu iturritzat.

 


 

Denborari dagokionez, V. mendetik XIII. mendera bitarteko garaia aztertu dugu.

Azalera osoa 20.500 km² ingurukoa da. Pirinioen hegoaldean, Nafarroako Foru Erkidegoa (10.421 km²) eta Euskal Autonomia Erkidegoa daude. Euskal Autonomia Erkidegoak hiru foru herrialde ditu: Araba (3.047 km²), Gipuzkoa (1.997 km²) eta Bizkaia (2.217 km²). Pirinioen alde horretako lurraldeek 17.682 km² dituzte guztira, hau da, Euskal Herri osoaren %86,2. Pirinioen iparraldean, berriz, Lapurdi (740 km²) dugu mendebaldean, Zuberoa (750 km² baino zerbait gehixeago) ekialdean eta Nafarroa Beherea (1.320 km²) bien artean. Hirurek 2.800 km² dituzte guztira eta Pirinio Atlantikoen departamentuaren azalera osoaren %27 hartzen dute.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org