Apaizen estamentuak

Elizgizonek —klero sekularrekoek (gotzainak, presbiteroak, diakonoak) zein klero erregeladunekoek (monjeak)— ez zuten talde homogeneorik osatzen.

Gotzain-hirietako (Iruñea, Baiona…) buruak edo monasterio handietako (Leire, Iratxe, Fitero, Oliba…) abadeak ez ziren oso ondo moldatzen kleroko gainerako kideekin, hiribilduetan eta herri txikietan parrokietako eliztarrez arduratzen zirenekin bereziki, lehen estamentu murritz hartan askoz prestakuntza intelektual handiagoa eta askoz diru gehiago baitzuten. Baina, oro har, pribilegio handiko taldea zen elizjendearena, ez baitzuten zergarik ordaindu behar, eta beren jurisdikzio berezia zuten, eliz ordezkariak elizako auzitegietan baino ez baitzituzten epaitzen.

Honako lizentzia hauek babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Erdi Aroa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org